Ekintzak barikuan hasi eta domekara arte egingo dira [ekainak 30-uztailak 2]. Eta egitaraua Mutrikuko Udalak, Euskadiko Kirol Portuak eta Politki elkarteak antolatu dute, elkarlanean. Oro har, hiru eguneko egitarauak helduei eta umeei zuzendutako ekintzak biltzen ditu.
[EGITARAUA IKUSI]
Itsas Market izeneko azoka egingo da hiru egunetan, portuan. Azoka hori, hain zuzen ere, Politki elkarteak antolatu du. “Politki slow mugimendua sustatzen duen elkarte bat da. Elkartearen helburuean artean daude gizarte eta kultura ekintzailetasuna, berdintasuna eta bertakotasuna sustatzea”.
Hala, Itsas Market-ek artisautza, gastronomia, tailerrak eta musika uztartuko ditu. “Alde batetik diseinatzaile eta artisau azoka bat egongo da. Bestetik, janari eta gastronomia aldetik, askotariko produktuak eskainiko dira”.
[EGITARAUA IKUSI]
- Aurpegi margoketa. Aurpegi markoketa saioak asteburu osoan egingo dira. Horretan, Eko margoak erabiliz, itsas pertsonaiak eta beste hainbat marrazki margotuko dituzte Brandari kolektiboko kideek umeen aurpegietan.
- Kontzertuak. Barikuan [ekainak 30] Hugo Silveira eta Nando Gomesek musika brasildarra eskainiko dute portuan. Zapatuan [uztailak 1], Bör Bör irratiaren zuzeneko DJ saioa egongo da. Egun berean, Nazioarteko Flysch Organo jaialdiaren kontzertua egongo da elizan.
- Tailerrak. Zapatuan eta domekan [uztailak 1 eta 2] umeei zuzendutako tailerrak egongo dira: Birziklapen tailerra [uztailak 1] eta Piratak sukaldean Yurritaren eskutik [uztailak 2]. Azken horretan, Yurrita taldeko kontserbak erabilik umeek pintxoak egiteko aukera edukiko dute.
- Paddel Sup ikastaroak, doan. Zapatu goizean Intxirrixan egingo dira ikastaroak, 10:00etatik 14:00etara. Horretan, nahi duten guztiek 45 minutuko ikastaroa doan jaso ahalko dute. Horretan parte hartu nahi dutenek aurretiaz izena eman beharko dute Ainondo ur kirolen enpresan (Portu kalea, 3 – 688 73 29 13–).
[EGITARAUA IKUSI]