Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, Herribusak
udako ordutegia edukiko du uztailaren 1etik irailaren 22ra arte. Bestalde,
neguko ordutegia irailaren 25etik
irailaren 29ra arte izango da. Irailaren 29tik aurrera Herribusak edukiko duen ordutegia aurrerago zehaztuko du udalak,
baldintza berriak zehazten dituztenean.
Udal ordezkariek azaldu dutenez, Herribusaren ordutegi berria
herritarrekin bilera egin eta gero zehaztu dute. “Udalak herritarren eskariak kontuan hartuta moldatu du ordutegia”. Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Ondarroako alkateak azaldu duenez, herritarren beharrak asetzeko aldatu dute ordutegia.
Orain arte herri batzarretan jasotako eskaerak ordutegi berrian txertatzen saiatu badira ere, aurrerantzean ere
autobusaren erabilera aztertzen jarraituko duela esan du Bedialaunetak. “
Ordu batzuetan ez da inor ibiltzen eta horiek zeintzuk diren identifikatu nahi dugu. Hori eginda, ordutegia benetan herritarren beharretara egokitu ahalko dugu”.