Berrituko Txirrindulari Elkarteak antolatuta, lasterketa estreinako egin zen atzo [uztailak 2], Cikautxoren eta Berriatuko Udalaren laguntzagaz. Eta antolatzaileek esan dutenez, “oso lasterketa polita” izan zen. “Eguraldia aldeko eduki genuen, eta ikusleak eta parte hartzailek ibilbideagaz oso gustura geratu ziren”. Guztira, 103 txirrindularik parte hartu zuten lasterketan, eta 44 izan ziren proba amaitu zutenak.
Txirrindulariak, lasterketa hasieran. Argazkia: Berriatuko Txirrindulari Elkartea.
Kadeteek 43 kilometroko ibilbidea egin zuten, eta 09:30ean hasi zuten lasterketa. Guztira 37 txirrindularik hasi zuten lasterketa, eta 17k amaitu zuten. Horien artean,
Garazi Estevez (Gipuzkoa Ogi Berri),
Naia Amondarain (Oriako Txirrindulari Eskola) eta
Amaia Lartitegi (Caf Turnkey Engineering) izan ziren podiuma egin zutenak, hurrenez hurren.
Lartitegi, gainera,
Bizkaiko Txapeldun berria izan da.
11:30ean junior (29), 23 urtez azpiko (23) eta elite (14) mailetako txirrindulariak atera ziren; nagusiek 75 kilometroko ibilbidea egin zuten. Lasterketa, baina, ez zuten guztiek amaitu: 3 junior, 11 23 urtez azpikoak eta 13 elite mailakoak.
Sara Martin (Sopela Ugeraga) izan zen junior mailako txapelduna.
Cristina Martinez (Lointek Team) eta
Eider Merino (Lointek Team) izan ziren 23 urtez azpiko eta elite mailetako txapeldunak, hurrenez hurren.
Podiuma. Argazkia: Berriatuko Txirrindulari Elkartea.
Berriatuko lasterketa, gainera,
Euskaldun Torneorako balioagarria izan da. Hala, momentuz, torneo horretako liderrak ondokoak dira:
Garazi Estevez (kadete),
Sara Martin (junior),
Alba Teruel (23 urtez azpikoak) eta Eider Merino (elite).
Berriatuko Txirrindulari Elkarteko kideek
eskerrak eman nahi izan dizkiete lasterketa antolatzen lagundu duten guztiei. Horien artean, esker bereziak eman dizkiete
Cikautxori eta udalari. “Beraiek barik lasterketa hau ezingo zen egin”.