Azkenean ere, lekeitiarrak izan dira jaun eta jabe Lekeitioko trinketean jokatu den Paleta Argentinarreko Txapelketan. Finala
Txomin Goitiak eta
Ander Elordik eta Mallabiako
Mikel Garcia eta
Diego Ardohainek jokatu zuten.
Partida “estua” izan zela esan dute antolatzaileek, eta 30-28ko markagailuagaz amaitu zen.
Finala jokatu aurretik, baina, finalaurrekoak jokatu ziren. “Partida horietan finalerako sailkatu ziren
bi bikoteak erraz gailendu ziren”.
Txomin Goitia eta Ander Elordi irabazleak (erdian), ezker-eskuman azpitxapeldunak dituztela.
Antolatzaileek azken partidak ikustera joan ziren ikusle kopurua “handia” izan zela esan dute. “Dena bikain atera zen, eta espero baino ikusle gehiago egon ziren”.
Herritarrak trinketean, finalak ikusten.
Omenaldia. Antolatzaileek 2011n moto istripu batean hil zen Aitor Gabiola omendu zuten. “Gabiola bai Lekeition eta bai AbadiƱon pilotari askogaz jokatutakoa zen; pilotari askogaz bere elkarbanatu zituen bere bizipenak, entrenamenduak edota partida asko eta asko”.