Uztaileko arratsaldeetan kultur etxea itxita egotearen arrazoia eta burutu dituzten obra batzuei buruzko azalpenak eskatu dizkio Lekeitioko EH Bilduk Udal Gobernuari. Gaur goizean [uztailak 5] idatzi bi aurkeztu dituzte udaletxean, gauzak argitzeko eskaria eginez.
Andoni Seijo Arrinda Lekeitioko EH Bilduko zinegotziak azaltzen duenez, kultur etxea uztaileko arratsaldeetan itxita egongo zenik
ez dute jakin. “Ez gobernu batzordeak zuzenean esanda. Horren aurrean, erabaki hori zer dela eta, eta zein organotan hartu den jakin nahi dugu”.
Lekeitioko kultur etxea.
Era berean, erabaki horrek kultur zerbitzuan zelako eragina izango duen ere jakin nahi dute EH Bilduko zinegotziek. “Izan ere, ardura sortzen baitigu herritarrenganako zerbitzu murrizketa horrek”.
Lanen diru iturria. Bestalde, Udal Gobernuak burututako lan ezberdinei buruz galdetu dio Idoia Sagastizabal Ogasun batzordeburuari Edriga Aranburu EH Bilduko ogasun batzordeko zinegotziak. “Burututako ekintza ezberdinen gastua eurotan,
aurrekontuetako zein partidetatik egin diren eta 2017ko aurrekontuetan aurreikusitako kontzeptuak izan diren edo ez jakin nahi dugu”.
Herriko baranden eta elizapeko pintaketari buruz, udaletxeko balkoian eta plaza inguruko faroletan jarri dituzten loren kostuaren gainean, herritarrek aparkatzeko lehentasuna daukaten guneen seinalizazio eta pintaketari buruz, Ekaitzeko nesken traineruaren muralaz edo portuko zakarrontzien egurrezko itxieraz galdetu dio, beste hainbat lanen artean, EH Bilduko zinegotziak ogasun batzordeburuari. Guztira, herrian gauzatu diren 12 lan ezberdinei buruz galdetu dio.