Helmugak proiektukoek zozketa berria egingo dute
Txartelak asteburuan jarriko dituzte salgai Eibarko eta Abadiñoko Forum Sport dendetan. Txartelak erosita, proiektu solidarioa babestuko dute herritarrekHelmugak EuSport proiektu solidarioko kideek dirua batzen jarraitzen dute, abuztuan Mongolian ekar...
Txartelak asteburuan jarriko dituzte salgai Eibarko eta Abadiñoko Forum Sport dendetan. Txartelak erosita, proiektu solidarioa babestuko dute herritarrek
Helmugak EuSport proiektu solidarioko kideek dirua batzen jarraitzen dute, abuztuan Mongolian ekarpen solidarioa egin ahal izateko. Hala, asteburuan zozketa txartel berriak ipiniko dituzte salgai, Abadiñoko eta Eibarko Forum Sport dendetan.Oraingo honetan, bizikleta bat eta txirrindularitzako materiala zozkatuko dituztela argitu dute. «Eibarren egingo dugu zozketa bat, eta Abadiñon beste bat». Beraz, bi multzo zozkatuko dituzte.
Maiatzean egin zuten beste bat, eta hori Andoni Olabarria markina-xemeindarrak irabazi zuen; Olabarriak Athleticek eta Eibarrek emandako eta jokalariek sinatutako kamisetak eskuratu zituen, besteak beste.