Itsas Salbamenduko kideek HITZAri azaldu diotenez, 57 urteko lekeitiarraren bila jarraitzen dute. Dena dela, bilaketa lanak intentsitate baxuagoagaz egiten ari direla azaldu dute. “Orain egiten ari garen bilaketa lanek ez dute zerikusirik joan den astekoekin”.
Zehaztu dutenez, bilaketa lanak
itsas bazterrean egiten ari dira. “Joan den aste amaieran itsaso barru-barruan ibili ginen. Orain, baina, intentsitatea jaitsi dugunez, kostaldean ari gara bilatzen”. Aurreratu dutenez, oraindik ere bilaketa lanekin jarraitzeko asmoa daukate. “Bilaketa alternatiboak egiten ari gara”.
HONEKIN LOTUTA: Joan den asteko bilaketa lanen nondik norakoak