Ekainean hasi zen Lekeitioko I. Padel-Squash Txapelketa, kiroldegian. Eta barikuan [uztailak 7] jokatu zuten finala Gaizka Lakak eta Josu Gallastegik. Azken horrek, 3-2ko markagailuagaz irabazi zuen txapelketa. Txapelketa Lekeitioko
Hamaika Nick squash taldeak antolatu du eta azaldu dutenez, finaleko partidua “estua” izan zen.
Txapelketa squasheko kantxan jokatu dute parte hartzaileek, padeleko palagaz eta fronteniseko pilotagaz.
Oro har, txapelketak eduki duen harreragaz pozik daudela azpimarratu dute antolatzaileek. “Datorren urtean ere antolatuko dugu”.
Txapelketaren antolatzaileak eta parte hartzaileak. Gallastegi txapelketaren irabazlea txapelagaz. Argazkia: Lekeitioko Hamaika Nick.
Gallastegi txapelketaren irabazlea, erdian. Argazkia: Lekeitioko Hamaika Nick.