Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Gizonezko baten gorpua aurkitu dute A Coruña parean, 'Espe Primero' ontziaren salbamendu baltsaren ondoan

Asier Alkorta
Lekeitio
2017/07/11
Itsas Salbamenduko kideek azaldu dutenez, 13:00ak aldera arrantza ontzi batek aurkitu du gizonezko baten gorpua Espe Primero izeneko ontziaren salbamendu baltsa baten ondoan. Gorpua A Coruña parean (Espainia) aurkitu dute. Salbamendu baltsaren kutxa zabaldu gabe zegoela baieztatu dute Itsas Salbamenduko kideek. Dena dela, gorpua uztailaren 3an desagertutako 57 urteko lekeitiarrarena dela ez dute baieztatu. “57 urteko lekeitiarra izan liteke, baina oraindik DNA frogak egin behar dizkiogu”. Komunikabide batzuek gorpua uztailaren 3an desagertutako lekeitiarrarena dela baieztatu badute ere, Itsas Salbamenduko kideek informazio hori oraindik ez dagoela baieztatuta esan diote HITZAri. Itsas Salbamendua, Ertzaintza eta Gurutze Gorria uztailak 4an 10:20ean hasi ziren desagertutako gizonezkoaren bila. Ertzaintzak azaldu zuenez, bilaketa lanak itsasontziz, helikopteroz eta hegazkinez hasi ziren egiten. Dena dela, bilaketa lanak Itsas Salbamendu taldeak koordinatu ditu. Uztailak 4an Oriotik Matxitxako lurmuturrerainoko eremuan egin zuten bilaketa. Uztailaren 5ean, ostera, Bermeo eta Lemoiz inguruetan ibili ziren miatzen. Uztailaren 6an bilaketa lanak itsaso barru-barruan zentratu zituzten, Ondarroa eta Santoña arteko eremuan; kostatik 30 miliatara ibili ziren (atunontziak arrantzan ibiltzen diren eremuan). Behin asteburura ailegatuta, bilaketa lanak intentsitate baxuagoagaz egiten hasi ziren. “Bilaketa alternatiboak egiten hasi ginen kostalde osoan”, esan zuten Itsas Salbamenduko kideek. Zehaztu dutenez, bilaketa lanetan 34.000 kilometro karratu miatu dituzte. “Asturiasetik Frantziako kostarainoko eremuan egin dira bilaketa lanak”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.