Edriga Aranburuk utzitako lekua hartuko du Myriam Etxebarrietak. Izan ere, EAren Zuzendaritza Nazionaleko Kontseilu Nagusian dago orain, Aranburu,
Zuzenbideko eta Erakunde Koordinazioko arduradun bezala.

Myriam Etxebarrieta.
Ekainean, Biltzar Nagusia egin eta aurrera begirako bidea finkatu zuten. Ondorioz, herrietako alderdien berrikuntza ere egin dute. Hala, Lekeitioko Eusko Alkartasunako kideek
aho batez onartu dituzte kargu berriak batzar nagusian. Koordinatzaile berria
Myriam Etxebarrieta Badiola izango da. Lekeitioko Udaleko zinegotzia da Etxebarrieta, eta aurreko agintaldian ere udalean egon zen.
Idazkari kargua, berriz,
Miguel Lamikiz Zarragak hartu du, Lekeitioko Eusko Alkartasunako kide historikoa, zinegotzi ere izan zen Lamikiz. Diruzain kargua, bestalde,
Maria Luisa Uribarrenek hartu du.
Bestalde, Pili Robles, Berme Batzordeko kide izendatu zuten kongresuan.

Joseba Gezuraga Batzar nagusietarako hautagaia, Lekeitioko agerraldian.
Omenaldia. Lekeitioko EAk ekitaldi berezia izango du barikuan [uztailak 14].
Joseba Gezuraga lekeitiarra omenduko dute,
19:00etan hasita,
kultur etxeko Azkue aretoan egingo den ekitaldian.
Hitzaldia egongo da hasteko Pello Urizar
Eusko Alkartasunako idazkari nagusiagaz eta Iker Rahona Bizkaiko EAko koordinatzaileagaz, eta ondoren omenduko dute Rahonaren aurretik hamar urtetan Bizkaiko EAko koordinatzaile izan den eta Bizkaiko Batzar Nagusiateko bigarren lehendakariordea den Gezuraga.
Domekan [uztailak 16], berriz, EAko
afiliatu eta gertukoentzako bazkaria egongo da Alkartetxean 15:00etan. Bazkarian parte hartzera animatu dituzte herritarrak.