“Nahikoa borrokatu” duela eta futbola uzteko momentua ailegatu dela azaldu du berriatuarrak. Hamar urtean Real Sociedaden aritu eta gero, iazko otsailaren 1ean (merkatua itxi aurreko eguna) Eibarrera joan zen. Han sei hilabete egin zituen, eta gero Mallorcak egindako eskaintza onartu zuen. Denboraldia amaitu zenean, Mallorca bigarren B mailara jaitsi zen.
Realagaz 226 partidu jokatu zituen Ansotegik; 11 gol sartu zituen. Bigarren mailako jokalari garrantzitsua bilakatu zen, batez ere mailaz igotzea lortu zutenean. Orduan, Mikel Gonzalezegaz estu-estu aritu zen. Martin Lasarteren gidaritzapean garrantzia mantentzen jarraitu zuen. Baina Montanier, Jagoba Arrasate, Moyes eta Eusebio Sacristanekin protagonismoa galtzen joan zen.
Ansotegi, artxiboko irudian. Argazkia: Real Sociedad
2015/2016 denboraldian ez zuen minutu bakarra ere jokatu, eta Reala uzteko momentua ailegatu zela erabaki zuen.
Izatez Eibarren kanterako jokalaria da. 2006ko urtarrilaren 22an debutatu zuen Real Sociedadekin, Eibar eta Sanse taldeetan ibili ondoren. Derbi batean egin zuen debuta, zeinetan Realak irabazi zuen (3-2).