Kaikuk gizonezkoetan eta
Deustuk nesketan irabazi dute gaur arratsaldean [uztailak 12] Lekeition lehiatu den Bizkaiko Traineru Txapelketa.
Gipuzkoako norgehiagoka, berriz, Getarian izan da;
San Juanek eraman du nesketan bandera eta
Oriok gizonezkoetan.
Neskak atera dira uretara lehenbizi. Txanda bakarra egin dute Lea-Artibaik, Deustuk eta Portugaletek, eta Deustu izan da bizkorrena bi luzeetan. Estropada 11:37:56 denboragaz amaitu du Deustuk; Portugaletek, berriz, 12:08:72 denboragaz (31 segundora) eta Lea-Artibaik 13:06:38 denboragaz.
Jarraian jokatu da senior gizonezkoen txapelketa. Lehenengo txandan, Arkote, Lutxana eta Portugalete atera dira uretara. Portugalete eta Arkoteren artean egon da lehia batez ere, eta azkenean, Arkote izan da txandaren garailea.
Bigarren txandan Deustuk, Isuntzak eta Santurtzik egin dute arraun, eta
Lekittarra-rentzat izan da garaipena, 20:41:32 denboragaz.
Hirugarren eta azken txandan Bermeo, Kaiku, Ondarroa eta Zierbenaren artean egon da lehia gogorra. Indartsu irten da Urdaibai, baina bigarren luzean Kaikuren
Bizkaitarra jarri da estropada buruan.
Bandera Sestaora joan da azkenean, 19:56:74. Bermeok 20:14:37 bigarren egin du, Zierbenak hirugarren, eta Ondarru 20:41:25 izan da laugarrena, Isuntzaren denbora 7 ehunenekotan hobetuta.
Lehen laurak sailkatu dira Euskadiko Txapelketarako.
Gipuzkoako Txapelketako lehen txandan atera da
Mutriku Getariako uretara, eta sailkapen orokorrean
11. postua eskuratu du; 21:59:02 denbora egin dute mutrikuarrek.
Orioko arraunlariak, lorpena ospatzen.