Lekeitioko Udalak esan duenez, lanak
abuztuaren 1eko 13:00ak baino lehen aurkeztu behar dira. Halaber, lehiaketan edonork parte hartu ahal duela esan dute. “Kartelak
euskarri gogorrean edo digitalean aurkeztu behar dira, eta egilearen daturik jarri barik”.
Kartelaren atzeko aldean lelo edo esaera bat idatzi beharko da. “Digitalean aurkeztuz gero, CD batean ekarriko da eta esaeraren izenburua jarriko da.
Kartelagaz edo CDagaz batera gutunazal bat aurkeztuko da. Gutunazalaren kanpoko aldean kartelaren lelo edo esaera idatziko da, eta barruko aldean egilearen datuak (izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia eta abar)”.
Lan guztiak
Eusebio Erkiaga kultur etxean aurkeztuko dira, astelehenetik barikura, 09:30etik 13:30era.
Kartelaren zehaztasunak:
- Neurriak: 50 zentimetro (zabalera) x 50 zentimetro (altuera)
- Testua: San Antolinak 2017, Lekeitio. “Testu hori derrigorrez eduki behar du kartelak”.
- Bestelakoa: kartelean Lekeitioko jaiei lotutako berezitasunen bat agertu beharko da. Epaimahaiak baztertu egingo ditu herriko jaiekin zerikusirik ez daukaten kartelak.
- Teknika: librea.
Epaimahaia Lekeitioko Udaleko Jai Batzordeak izendatuko du, eta hartzen den erabakia “apelaezina” izango da.
Kartel irabazlea abuztuaren 8an aurkeztuko dute. “Egilearen izena eta saria jasotzeko eguna eta tokia Udaleko Facebooken, kultur etxeko iragarkien taulan eta komunikabideetan argitaratuko da”. Dena dela, epaimahaiak aurkeztutkao lanek nahikoa mailarik ez dutela erabakiko balu, saria eman barik geratu ahal dela esan dute.
Irabazleak
500 euro eskuratuko ditu. “Lekeitioko Udaleko Kultura Sailak saritutako lanaren jabetza edukiko du eta eskubidea edukiko du erakusteko, erabiltzeko edota argitaratzeko”.
Lanak jasotzeko. Egileek lehiaketara aurkeztutako lanak jaso nahi badituzte, 30 eguneko epea edukiko dute, irailaren 19tik hasita. “Egilea bera edo baimendutako beste pertsona aurkeztu beharko dira lanak jasotzera. Eta behin epea pasatzen denean, geratzen diren lanak udalaren esku geratuko dira”.
Kontuan edukitzekoak. Lehiaketan parte hartuko dutenei ondoko oharrak kontuan edukitzeko eskaera egin die udalak:
- Irudietan sexuen arteko oreka islatzea
- Emakumeen eta gizonezkoen estereotipoetan oinarritutako irudiak, jarduerak, esaerak… saihestea