Aurten ere, 18 urtetik 26ra bitarteko hainbat gazte hartuko ditu Lekeitiok. Udaro, Eusko Jaurlaritzak antolatzen dituen neska-mutilentzako auzolandegietako parte hartzaileak dira.
Gazteak bi txandatan banatuko
15 eguneko egonaldiak egingo dituzte Lekeition. Astelehenean heldu ziren lehen txandakoak, eta uztailaren 31ra arte egongo dira bertan. Bigarren txanda iritsiko da ondoren.
Auzolandegietako gazteak Koldo Goitia alkateagaz. Argazkia: Lekeitioko Udala
Lekeitioko auzolandegiek
izaera soziala daukate. Horrela, beraien egonaldian, astegun goizeetan, Uribarren Abaroa Egoitzara joango dira bertan dauden nagusiekin egotera.
Andaluzia, Valentzia, Aragoi, Galizia, Gaztela-Mantxa, Katalunia eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik etorri dira lehen txandakoak, eta udaletxean harrera egin zieten astelehenean.