Amorotoko gari-jote erakustaldia, "arrakastatsua"
Urteak atzera egin eta garai bateko lanak ezagutzeko aukera eskaini zuten zapatuan [uztailak 15] amorotarrek. Hala, gari-jotea nola egiten zen ikusteko aukera eduki zuten herritarrek. Ekintza «primeran» atera zela eta jendetza batu zela esan dute antolatzaileek.
Herritarrek gari-jotea eskuz eta garai haietako makineriagaz nola egiten zuten ikusi ahal izan zuten: «Idi buztarriekin ere nola lan egiten zuten erakutsi zen». Ikusleak ere «gustura» geratu zirela esan dute.