Amaya Gastaminza fitxatu du Lointek Gernika Bizkaiak
Gernika KESBeko arduradunek asteon jakitera eman dutenez, Amaya Gastaminza fitxatu dute 2047-2018 denboraldirako. 26 urteko jokalari nafarraren «esperientzia eta moldaerraztasuna» Lointek Gernika Bizkaiaren barruko jokoan igarriko direla uste dute kl...
Gastaminza Quesos El Pastor taldetik dator, eta Emakumezkoen Ligan zazpi denboraldi bete ditu. Esate baterako, iazko denboraldiari dagokionez, batez besteko 25 minutu jokatuko zituen, eta 6,2 puntu eta 4,5 errebote lortu.
Beste alde batetik, Espainiako selekzioagaz ere esperientziadun jokalaria da; urrezko eta zilarrezko hainbat domina irabazi ditu espainiar selekzioaren jokalari moduan.
Iruñeako jokalariak talde gernikarra «hazten joan den kluba» dela nabarmendu du, eta denboraldiz denboraldi «maila oso onean lehiatzen» ikusi duela. «Hemen oso ondo lan egiten dela uste dut, eta jokalari moduan hazteko leku aproposa da niretzat».
Talde jokalaria dela dio Gastaminzak, eta taldeari gauza askotan laguntzea espero du: defentsan, erreboteetan, saskiratzeetan… «Bi lehiaketa jokatzearen erronka polita daukagu aurretik, eta taldeak momentu bakoitzean behar duenean laguntzeko nago».
Klubak jakitera eman duenez, 2017-2018 denboraldirako taldea osatzeko barruko bi jokalari fitxatu gura dituzte.