Aurten ere, profesionalen mailako esku pilota torneoa jokatuko da Lekeitioko San Antolin jaien baitan. Finalaurreko bik eta finalak osatuko dute txapelketa eta Aspe eta Asegarce pilota enpresetako lau bikote ariko dira lehian Santi Brouard pilotalekuan hiru egunez jokatuko duten norgehoagokan.
Olaizola II-Albisu eta
Urrutikoetxea-Larunbe bikoteen arteko lehiagaz hasiko da txapelketa
zapatuan [irailak 2]. Lehen finalaurreko horrez gain, beste bi partida ere eskainiko dituzte; Elordi-Martinez eta Peña II-Tainta bikoteen artekoa eta Arretxe II-Salaverri eta Retegi Bi -Jaunarena bikoteen artekoa.

Koldo Goitia Lekeitioko alkatea Asegarce eta Aspe enpresetako ordezkari eta pelotariekin Lekeitioko udaletxean egindako aurkezpenean. Argazkia: Lekeitioko Udala
Bigarren finalaurrekoa
domekan [irailak 3] jokatuko dute
Elezkano II-Rezusta eta
Altuna III-Merino bikoteek. Lehen finalaurrekoan bezala beste partida bik osatuko dute domekako jaialdia: Jaka-Martija eta Laso-Ladis Galarza bikoteen artekoa alde batetik, eta Agirre-Iturriaga eta Errandonea-Erostarbe bikoteean artekoa, bestetik.
Irailaren 5ean, Antzar Eguna, jokatuko da torneoaren
finala. Egun horretako kartela, Ezkurdia-Irusta eta Victor-Ladis Galarza, eta Mendizabal III-Lasa IV eta Bakaikoa-Tainta bikoteen artekoa izango dira.
Hiru egunetan,
17:00etan hasiko dira jaialdiak.