Aurretiaz gertatu izan den bezala, Mutrikuko Zubiaga plaza (Gaztetxe aurrea) urpean geratu da gaur arratsaldean [abuztuak 30] egindako euri zaparradaren ondorioz. Mutrikuko Udaltzaingoak HITZAri azaldu dioenez, ura Pinpirin estetika dendara eta Felix Txurruka kaleko garajeetara sartu da. Gainera, argazkian ikusten den modura, plaza urez estalita geratu den momentuan bi auto zeuden han aparkatuta.
Momentu honetan ur maila jaitsi bada ere, gune hori zaintzen jarraitzen dutela azaldu dute udaltzainek.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.