Lekeitiar asko batu da gaur, Independentzia plazan, Mireia Arrillaga herriko triatletari
Urriaren 14an, Hawaiin (AEB) lehiatuko den
Munduko IronwoMan Txapelketara joaten laguntzeko
. Txarriboda eta sagardo festa aitzaki, herriko kirolaria lagundu nahi izan dute guztiek.
Munduko IronwoMan txapelketara joateak daukan kostuaren jakitun Garraitz Kirol Taldea eta Lekeitioko Udala Arrillaga froga garrantzitsu horretara joateko lanean dabiltza. Hala, Hazi fundazioa eta Eusko Labelen laguntzagaz ekimen berezi bat antolatu dute Arrillagaren bidaiarako dirua biltzeko.
Udaletxe azpian txartelak erosi, mokadutxoa hartu, eta Arrillagari mundu mailako proba garrantzitsu horretara joateko bultzadatxoa eman diote gogoz.
Kopenhagen (Danimarka) lehiatu duen proban lortu du Munduko IronwoMan Txapelketara joateko pasea Lekeitioko kirolariak. Emaitza bikaina eskuratu zuen Arrillagak, bere
bere kategoriako lehen postua lortu zuelarik. Bigarren aldia da Arrillagak proba horretarako sailkatzea lortzen duena. Lehenengoan baina, uko egin zion parte hartzeari, proba horretara joateak suposatzen duen kostuagatik.