Modu isilean bada ere, ehunka herritarrek sexu erasoen kontrako aldarria egin dute gaur arratsaldean [irailak 7], Lekeition. Txosna Batzordeak, Potxuan Martxan eta Lekittoko Emakume Gaztiak taldeek deitutako elkarretaratzeari erantzunez, jendez bete da Independentzia plaza. Antzar Egunean
emakume batek pairatu zuen sexu erasoa salatu dute guztiek batera.
Lekeitioko Udalak ere bat egin du elkarretaratzeagaz. Erasoa irmoki gaitzesten dutela azpimarratu dute. Besteak beste, elkarretaratzean egon dira
Lea-Artibaiko gainerako udal ordezkariak bai eta
Emakundeko zuzendari Izaskun Landaida. Horrez gain, eskualde mailako ehunka herritar ere egon dira Lekeition.
Antzar Eguneko bortxaketa salatzeko Lekeitioko plazan egin duten elkarretaratzea.
Hona hemen elkarretaratzea amaitzerakoan
irakurri duten mezua:
“Egoerari buelta emateko, egunerokotasunean borroka feminista indartu behar dugu. Emakumeok batu, autodefentsa feminista saretu eta edozein erasoren aurrean erantzuteko tresna eraginkorrak sortu. Denon kontua da erasoak salatzeaz gain, horiek ekiditzeko bitartekoak ipintzea eta borroka feministari indarra, espazioa eta baliabideak ematea; ez bakarrik erasoak ematen direnean. Gure helburua gizarte feminista bat eraikitzea da, eta hori denon esku dago, norbanakotik eta gaurtik hasita. Ez dugu eraso gehiagorik ondartuko! Gora borroka feminista”.