Kadete mailako II. San Antolin torneoa jokatuko dute Lekeition
Kadeteen mailako II. San Antolin Torneoa jokatuko dute zapatuan [irailak 9], Larrotegin, Eibar, Reala, Lekeitio FT eta Athletic taldeen artean.
10:30ean jokatuko da Eibar eta Realaren arteko lehen partida eta 11:30ean Lekeitio FT eta Athletic taldeen artekoa.
3. eta 4. postuak, berriz, 12:30ean erabakiko dira eta finala 13:30ean jokatuko da.