Gure Esku Dago herri dinamikak deituta,
elkarretaratzea domekan egingo da [irailak 10],
13:00etan Zubi Zaharrean. Agerraldia Demokrazia: bozkatu erabakitzeko lelopean egingo da eta herri dinamikako kideek herritarrei parte hartzeko deia egin nahi izan diete.
Bestalde, erreferenduma babesteko baita ere i
railaren 16an Bilbon egingo den manifestaziora joateko
autobusa antolatu dute ondarrutarrek. Herritarrek autobuserako
izena eman ahal dute Alai, Amarratza edo Kulixka tabernetan edo Kurike dendan. Hilaren 16an autobusa Zaldupetik aterako da, 16:00etan. Manifestazioa, ostera, 17:30ean hasiko da La Casillatik.
Argazkia: Gure Esku Dago