Asteburuko euria ez da oztopo izan Munitibarren, Andra Mari jaiak ospatzeko. Musika entzun, antzerkiak ikusi, txapelketetan parte hartu eta mokadutxoa hartzeko aukera guztiak aprobetxatu dituzte herritarrek.
Pintxo jana, Gerrikaitzeko jaien lehen egunean. Argazkia: Munitibarko Udala
Pintxo eta trikitilariekin eman zieten hasiera jaiei, Gerrikaitzen. Lagun asko bildu zituen barikuko [irailak 8] kopauak, bai eta zapatuko [irailak 9] mus eta briska txapelketek ere. 31 bikotek egin zuten musean, soziedadean eta 21 bikotek briskan, elizpean.
Jaime eta Ortiz izan ziren museko irabazleak;
Karmen eta Juan, ostera, briskako txapeldunak.
Briska Txapelketako irabazleak, Arkaitz Goikoetxea alkateagaz. Argazkia: Munitibarko Udala
Mus Txapelketako irabazleak, Arkaitz Goikoetxea alkateagaz. Argazkia: Munitibarko Udala
Bildots errea ere prestatu zuten zapatuan Gerrikaitzeko plazan, sei bildotz egin zituzten burduntzian, Ilargi Beltzaren erromeria aurretik dastatzeko.
Euria zela eta, udala aretoan egon zen Zirika Zirkusen
Txarlestrup antzezpenagaz amaitu zituzten atzo [irailak 10] jaiak.