Atzo goizean [irailak 10] jokatu zuten Irungo Gal zelaian, eta Igor Elezgarairen mutilak esku hutsik bueltatu ziren Mutrikura, 2-1eko porrotarekin. Real Union ‘B’ taldeak ligako
talde indartsuenetako bat izateko asmoa duela erakutsi zuen atzo Galen, eta orokorrean mutrikuarrak baino gehiago izan zen berdegunean. Hau izan zen Mutrikuk zelairatu zuen hasierako hamaikakoa: Imanol; Agirretxea, Arrizabalaga, Riaño, Acemel; Markel, Martinez de Luko, Linder, Prieto; Landa eta Esnal.
15. minutuan aurreratu ziren markagailuan irundarrak, Piñi aurrelariak sartutako golari esker. Mutrikuarrek berdinketa nahi zuten, baina bat eta hutseko emaitzarekin ailegatu ziren atsedenaldira. Aldageletatik bueltan iritsi zen bigarren gola. 66. minutuan, berriz ere
Piñik, goizeko bigarrena egin zuen, markagailuan aldea handituz. Mutrikuk aurrerantz egin zuen orduan, eta lau minutu beranduago Aitor Esnalek gola sartzea lortu bazuen ere ez zuen ezertarako balio izan; 2-1ekoa izan zen azken emaitza.
Mutrikuk atzo Irunen zelairatutako hasierako hamaikakoa. Argazkia: Leartigol
Hurrengo jardunaldian Debako Amaikak Bat taldearen aurka jokatuko du Mutrikuk. Partidua, zapatuan izango da 16:00etan San Miguel futbol zelaian, eta mutrikuarrak denboraldiko lehen garaipena lortzen saiatuko dira, urtero oso berezia izaten den partiduan.