Ondarroako Gure Esku Dago-k antolatuta, Kataluniako erreferenduma babesteko elkarretaratzea egin zuten domekan [irailak 10], 13:00etan, Alde Zaharrean. Agerraldia
Demokrazia: bozkatu erabakitzeko lelopean egin zuten.
Bestalde, erreferenduma babesteko baita ere
zapatuan [irailak 16]
Bilbon egingo den manifestaziora joateko
autobusa antolatu dute ondarrutarrek. Herritarrek autobuserako
izena eman ahal dute Alai, Amarratza edo Kulixka tabernetan edo Kurike dendan. Hilaren 16an autobusa Zaldupetik aterako da, 16:00etan. Manifestazioa, ostera, 17:30ean hasiko da Casillatik.