Lekeitiora, Etxebarrira eta Markina-Xemeinera joan dira aurten, Lekeitioko Akarregi Pilota Txapelketako sariak.
Iker Eiguren eta
Unai Erdozia lekeitiarrak izan dira nagusi benjamin mailan,
Eritz Arrillaga etxebarritarra eta
Markel Calvo markina-xemeindarra alebin mailan eta
Ekhi Kortabitarte lekeitiarra eta
Markel Egurrola etxebarritarra txikien mailan.
Aurten ere, gaztetxoen mailako esku pilota txapelketa antolatu du
Akarregi Pilota Taldeak eta urtero bezala Zapaterito frontoian jokatu dute norgehiagoka. Lekeitioko pilotariez gain, eskualdeko beste herri batzuetako pilotariak ere gonbidatu dituzte jokora, eta antolatzaileek azaldu dutenez, giro ona izan da nagusi.
Akarregi pilota txapelketako finalistak. Argazkia: Akarregi Pilota Taldea
Finalistak. Joseba Uskola eta Txaber Eiguren lekeitiarrak eta Iker Eiguren eta Unai Erdozia lekeitiarrak izan ziren benjamin mailako finalistak, eta 11 tantoko aldeagaz, bigarrenek lortu zuten garaipena.
Bigarren partida, Igotz Aranguena (Lekeitio) eta Ekain Idigoras (Etxebarria) eta Eritz Arrillaga (Etxebarria) eta Markel Calvo (Markina-Xemein) artekoa izan zen. 9-18 amaitu zen partida, bigarren bikotearen alde.
Azkenik, Ekhi Kortabitarte (Lekeitio)-Markel Egurrola (Etxebarria) eta Anartz Ibarloza (Markina-Xemein)-Patxi Murelaga (Lekeitio) bikoteen artean erabaki ziren txikien mailako txapeldunak. Pareko ibili ziren bikoteak, baina 4 tantoko aldeagaz, Kortabitarte eta Egurrola izan ziren irabazleak.