14 saiok osatuko dute aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusia. Eta horretan, 43 bertsolarik parte hartuko dute. Horiean artean daude, hain zuzen ere, Nerea Ibarzabal Salegi bertsolari markina-xemeindarra eta Xabat Galletebeitia Abaroa lekeitiarra; Ibarzabal txapelketako bertsolaririk gazteena da. Bai Ibarzabal eta baita Galletebeitia ere lehenengo aldiz ariko dira Bertsolari Txapelketa Nagusian.
18 lagunek osatzen dute gai jartzaile taldea, eta hogei izan dira epaile lanetan arituko direnak. Final laurdenetan 36 bertsolari ariko dira: 2 Arabatik, 10 Bizkaitik, 16 Gipuzkoatik, 5 Nafarroatik eta 3 Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Xiberoatik. Aurreratu dutenez, Unai Iturriagak uko egin dio txapelketan parte hartzeari, eta aurrekoan finalean aritu zenez, ez da inor sartuko haren ordez. Horrez gain, IƱaki Gurrutxagak ere uko egin dio, eta Felix Zubiak ordezkatuko du.
Irailaren 23an Baigorrin jokatuko da lehenengo saioa, final laurdena. Eta urriaren 14an izango da azken final laurdena. Finalaurrekoak urriaren 28an hasiko dira, Bastidan. Finala abenduaren 17an Barakaldoko BECen jokatuko da.
Bertsozale Elkarteetako lehendakariak eta Bertsolari Txapelketa Nagusiko talde antolatzailearen ordezkaritza, aurkezpenean. Argazkia: Bertsozale Elkartea.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.