Urtea amaitu orduko martxan egongo da hondakin organikoen bilketa Lea-Artibain
«Hezitzaileek familia guztiei kit bana banatuko diete. Bertan egongo dira hondakin organikoak jasotzeko kubo marroia, poltsa konpostagarriak eta edukiontzi marroia ireki ahal izateko txipa izango duen txartela»Kamioi guztiak berriak izango dira, bai eta papera/kartoia, errefusa eta organikoa biltzeko edukiontziak ere. Berrikuntza hori eskualdeko herri guztietan ezarriko da, salbuespen bategaz: Ispasterren organikoaren edukiontzirik ez da egongo. Han, hondakin mota horren bilketa orain arteko moduan egiten jarraituko dute, autokonpostaren bidez.

Rakel Elu Bengoetxea Lea-Artibai Amankomunazgoko presidentea, Markina-Xemeingo Patrokua Jauregian daukan bulegoan.
“Hilabete biren barruan, herri guztietan egongo da ezarrita sistema berria; eta urte amaieran edo berriaren hasieran, normaltasunez egongo da martxan”Ezarpena egiten joateko hiru gune banatu dituzte: Markina-Xemein, Etxebarria eta Ziortza-Bolibar; Ondarroa eta Berriatua; eta Lekeitio. Gunez gune azalpenak eman eta edukiontziak jartzen joango dira herritarrak sistema berriagaz martxan hasteko. «Hilabete biren barruan, herri guztietan egongo da ezarrita sistema berria; eta urte amaieran edo berriaren hasieran, normaltasunez egongo da martxan». Horrek guztiak sistema garestitu duela azaldu du Eluk, erosketak barne daudelako. Hala ere, zenbat eta hobeto egin, sistemak berak gastuak murriztuko dituela aurreikusten du. Bestalde, tasak udalen eskumena izan arren, Rakel Eluk dio ez duela aurten tasak igoko diren berririk. Gizarte zerbitzua sendotzen. Egungo legedira egokitu eta gizarte zerbitzuak indartzeko helburuagaz Amankomunazgoak gizarte langile berri baten kontratazioa onartu zuen. Ondorioz, aurten, enplegu publikoko eskaintza hori martxan jarri dute eta prozesua amaitzekotan da. Hala, Amankomunazgoak pertsona bat hartuko du lanaldi osoz eta kontratu mugagabeagaz. Baliabide berri horregaz laguntza teknikoa eskaini nahi diete eskualdeko hiru oinarrizko gizarte zerbitzuei. Horrez gain, Lea-Artibaiko Amankomunazgoak arreta psikologikoko zereginetarako kontratatua zeukan psikologoaren lanaldia ere luzatu du, eta %25ekoa bilakatu. 2016an hilebetean 16 ordukoa zen, eta 2017an, 36 ordukoa.