Mireia Arrilaga lekeitiarra Kailua Konanen (Hawaii) ospatuko den munduko IronwoMan txapelketara joaten laguntzeko beste ekimen bat antolatu dute Lekeitioko Udalak eta Garraitz Kirol elkarteak: zesta-punta partiduak. Hiru partida jokatuko dira, datorren barikuan [irailak 22], 19:00etan, Lekeitioko frontoian.
Lehenengo partidan
Galletebeitia eta Galletebeitia II.a
Bidaburu eta Learretaren kontra ariko dira; bigarren partidan
Olharan eta Lopez,
Egiguren eta Erkiagaren kontra eta hirugarren eta azken partidan,
Retolaza-Lekue bikotea
Gaizka-Elkoro I.aren kontra neurtuko da.
Mireia Arrillaga Frankfurteko domina eskuetan. Argazkia: Garraitz
Sarrera 10 eurotakoa izango da, eta jadanik salgai daude kultur etxean eta kiroldegian. Batutako zenbatekoa, kirolari lekeiriarra Hawaiira joan ahal izara bideratuko dela azpimarratu dute.
Marka handia. Abuztuaren 20an Copenhaguen ospatu zen IronManean sailkatu zen Mireia Arrillaga Hawaiiko munduko IronwoManera joateko, bere kategoriako lehen postua lortu ondoren. Sailkapen hau lortzea marka itzela da triatloi munduan dabilen edozein kirolarirentzat, baina badauka kiroletik haratago doan aldea ere: ekonomikoa. Hori dela eta, Lekeitioko Udala eta Garraitz Kirol Taldea abuztutik elkarlanean dabiltza Arrillaga
urriaren 14an egingo den froga garrantzitsu horretara joan ahal izateko.
Abuztuaren 30ean, adibidez Txarriboda eta Sagardo Festa antolatu zen plazan Hazi fundazioa eta Eusko Labelaren laguntzagaz.
Bestalde, Garraitz Kirol Taldeak Arrillagari laguntzeko
kontu korronte bat ere jarri du, nahi duenak bere ekarpena egin ahal izateko: ES86 2095 0050 3338 3003 7603 (Garraitz Kirol Taldea)