Azken hamarkadetan Real Sociedadeko lehenengo taldeko kapitaina izateagatik, zale guztien errekonozimendua jaso zuen Jon Ansotegi berriatuarrak domekan [irailak 17] Anoetan. Urteetan egindako lana eskertzeko, Jokin Aperribai Real Sociedadeko presidenteak urrezko eta zilarrezko intsignia eman zion berriatuarrari.
“Niretzako emozio handia da Realak omenaldi hau egin izana; polita da eta momentu hau betirako geratzen da nirekin”. Halaber, Anoetan Rela Sociedaden eta Real Madrilen aurkako partidua ikustera joan ziren zaleak zutik ikustea ikaragarria izan zela esan zuen. “Urte askoan egon naiz hor jokatzen, eta ikusten dut jendeak gogoan eduki nauela, nirekin gustura egon direla. Beraz, nire aldetik eskerrak eman nahi diet guztiei, bai etorri direnei eta baita etorri ez direnei ere”.
Jon Ansotegi, bere emazteagaz, seme-alabekin eta Jokin Aperribai Realeko presidenteagaz.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.