18-35 urte bitarteko gazteei zuzendutako etxebizitza alokairurako diru laguntzak eman ditu Lekeitioko Udalak. Ebazpena udalaren webgunean jarri dute ikusgai. Guztira
bederatzi eskaera onartu dituzte eta bat baztertu.
Lekeitioko Arranegi kalea.
Lekeitioko Udal Gobernuak maiatzean jarri zuen abian Lekeition bizi diren 18 – 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako etxebizitzen alokairurako diru laguntzak emateko egitasmoa
. Lehenengo aldia da Lekeitioko Udalak mota honetako diru laguntzak martxan jartzen dituena, eta 2017ko ekitaldirako 15.000 euro bideratuko dituztela azaldu dute. Gainera, laguntzak beste erakunde batzuek kontzeptu beragatik ematen dituzten aldi bereko diru laguntzarekin bateragarriak direla ere zehaztu dute.
Gazteei zuzendutako diru laguntza programa horregazĀ gazteek arrazoizko prezioan etxebizitzak errentan hartu ahal izatea dela azaldu du udalak. “Horrela, autonomia eta emantzipatzea lortzen laguntzeko”.