Otoio mendian galdutako emakume bat erreskatatu du Ertzaintzak
Otoio mendian galduta zebilen emakume bat erreskatatu zuen atzo [irailak 20] Zaintza eta Erreskate Unitateak, Ertzaintzaren helikopteroaren laguntzagaz. Biktima Lekeitioko portura eraman zuten helikopteroan, eta Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, onik zegoen.
Atzo, 18:30ak aldera, Ispasterko talaian zehar paseatzen zebilen emakume bat galdu eta kostaldetik gertu dagoen arboladi batetik ezin irtenda gelditu zen. Hori dela eta, ikaratuta SOS Deiak 112 zerbitzura deitu zuen laguntza eske.
Emakumea aurkitzeko zailtasunak zituztenez, Emergentzia zerbitzuak Ondarroako Ertzain-etxeko baliabideak eta Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatea jarri zuten abian, euren artean mendiko erreskateko taldea, helikoptero baten laguntzagaz.
Erreskatatu ondoren, 60 urteko emakumea Lekeitioko portura eraman zuten.