Aurten ere, irailaren 30ean izango den Donostiako Zinemaldiko itxiera ekitaldira joateko autobusa antolatu du Uhagon Kulturguneak.
Irailaren 26ra arte edo sarrerak agortu arte eman daitekeela izena jakitera eman dute antolatzaileek.
Alde batetik, Fernando Leon de Aranoa zuzendariaren
Loving Pablo filma ikusteko aukera izango dute klausura ekitaldira joaten direnek. Film horretan markina-xemeindar batek parte hartu du.
Saioa Lara Bilbaok filmeko jantzien ardura izan du.
Fernando Leon de Aranoa zuzendariaren Loving Pablo filmaren irudia.
Horrez gain, Isabel Coixet zuzendariaren
Proyector Tiempo. Parte I: La Llave film laburra ikusi eta zinemaldia amaitzeko saioan, amaiera gala zuzenean bizi eta aktore eta zuzendariak
bertatik bertara ikusteko aukera edukiko dute. Azkenik, Bjorn Rungeren
The Wife filma emango dute.
Autobusa. Sarrerak eta autobusa jarriko ditu eskura Uhagon kulturguneak. Bien prezioa 33 eurokoa izango da; bazkidek, berriz, 27 euro ordaindu beharko dituztela jakinarazi dute.
Itxiera ekitaldiko saioa 18:30ean hasiko da, eta bertara joateko autobusak 16:30ean irtengo du Markina-Xemeingo autobus geltokitik.