Muebles Polque-Kantxa esku pilota Txapelketa irabazi du
Josu Agirreamalloa markina-xemeindarrak. Cordonegaz bikotean 22 eta 17 nagusitu ziren gazte mailan Iruñako Labriten jokatutako finalean.
Josu Agirreamalloa eta Aimar Ibarloza kopak eskuan txapelketa amaieran. Argazkia: Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldea
Aimar Ibarloza herrikide eta taldekidea izan zuen aurkari. Exposito izan zuen bikote Ibarlozak eta azkenera arte borrokatu zuten arren, ezin izan zituzten Agirreamalloa eta Cordon menderatu.
Final estua izan zen atzokoa. Maila handia erakutsi zuen Agirreamalloak, eta bere atzelariak lagunduta aurrean jarri ziren markagailuan. Aldea ateratzen hasi ziren hasieratik 12-3 ere jarri zirelarik. Hala ere, aurkariek ez zuten etsi eta 16-15 era arte hurreratu ziren emozioa berpiztu eta amaierara arte mantenduz. Aurrean egon zen batez ere borroka azken tantoetan eta sufritu arren, Agirreamalloak eta Cordonek ez zioten garaipenari ihes egiten utzi.