Udaletxeko teilatua konpontzeko lanak hasi ditu Etxebarriko Udalak. Joan den astean jarri zituzten aldamioak eta teilak soltatzen hasiko dira aste honetan.
Etxebarriko udaletxea aldamioekin.
Udaletxeko
kupula osorik konponduko dute, bai eta teilatu hegalak ere, eta amaitzeko, aurrekaldea eta leihoak
margotuko dituzte. “Segurtasun-sokak ere jarriko ditugu”, azaldu du Jesus Iriondo Etxebarriko alkateak.
Proiektuaren aurrekontua
ia 54.000 eurokoa da, 53.463,87 euro, hain zuzen. Lan horiek guztiak aurrera eramateko, baina, Bizkaiko Foru Aldundiaren 24.685,72 euroko laguntza izango du udalak.
Lanak bi asteren barruan amaitzea da udalaren asmoa. Hala, beraz, urriaren erdirako teilatua eraberrituta egotea espero dute.