Trinketeko igerilekua egokitzeko lanak amaitu ditu Lekeitioko Udalak. Abuztuaren amaieran hasi ziren konponketekin, eta atzo arratsaldean zabaldu zuten igerilekua berriz. Igerilekuan sortzen ziren itoginen arazoa konpontzeko irazgaizte lanak egin dituzte, eta igerileku inguruko egurra kendu eta baldosak ere jarri dituzte.
Igerilekua konpontzen. Argazkia: Lekeitioko Udala
Igerilekua konponduta. Argazkia: Lekeitioko Udala