Mutrikuko Udalak Deba-Mutriku errepideko proiektua herritarrei aurkeztuko die
bihar [irailak 27], 18:00etan, Zabielen. Herritarren aurrean aurkezpena egin aurretik, baina, udal ordezkariak Laranga auzoko bizilagunek bilduko dira,
16:30ean, udaletxean. “Laranga auzokoek proiektuaren aurrean agertutako kezkak direla eta, bilera antolatu dugu argibideak zehatzago emateko”.
Aurreratu dutenez, herritarrei zuzendutako aurkezpenean egongo dira besteak beste, Gipuzkoako Foru
Aldundiko errepideen zuzendari nagusia eta proiektuaren arduradun nagusi bezala aritu den ingeniaria.
HONEKIN LOTUTA: Mutriku eta Deba arteko errepideko lanek 14 hilabete iraungo dute