Santi Brouard frontoiko harmailak jendez bete ziren joan den barikuan [irailak 22], Mireia Arrillaga Murelagari Hawaiiko Ironwomanera joaten laguntzeko. Lekeitioko Udalak eta Garraitz Triatloi Taldeak zesta-punta jaialdi handi bat antolatu zuen Lekeitioko kirolaria proba garrantzitsu horretara joan ahal izateko dirua lortzeko.
Mireia Arrillaga, zesta-punta jaialdian parte hartu zuten pilotari batzuekin. Argazkia: Lekeitioko Udala
Erantzun ona izan zuen ekimenak eta publikoari zein jaialdian parte hartu zuten pilotariei
eskerrak eman dizkiete antolatzaileek. Esker oneko opari bat ere hartu zuten jaialdian Mireia Arrillaga beraren eskutik.