Bertoko familien eta familia etorkinen arteko
harremanak sendotzeko helburua duen egitasmoa da Bizilagunak. Eta hain zuzen ere, ekimen hori aurkeztuko dute Berriatuan
martitzenean [urriak 3]; 18:00etan bideo gelan batzeko deialdia luzatu dute.
«Ekimen honen bitartez, Berriatuan bizi diren talde etniko eta kultural ezberdinetako familien arteko harremana sortzea bilatzen da», diote. Horretarako,
bertoko familia bat eta beste jatorri bateko familia bat mahai baten inguruan jartzea proposatzen du egitasmoak. «Horrela, elikagaiak, ohiturak, bizpenak, kultura, jatorria, sinesmenak eta abar partekatzeko aukera egongo da».
Bizilagujnak egitasmoan parte hartu duten herritar batzuk. Argazkia: Sos Racismo
Gainera, elkar ezagutzen ez duten bi familien arteko hartu-emana emankorragoa izateko eta lehen kontaktua errazteko,
dinamizatzaile batek ere parte hartuko luke lehenengo hitzordu horretan.
Bideo gelan azalpen guztiak emango badituzte ere, lehenengo jatordu hori azaroaren 19an egingo litzatekeela aurreratu dute.
Bide beretik, egitasmoaren bultzatzaileek argitu nahi izan dute familia aipatzen dutenean zentzurik zabalenean esaten dutela. «Bizitza elkarrekin bizi duten pertsonek osatzen dute familia».
Hala, herritarrei egitasmoan parte hartzera animatzeko deia egin diete. «Zatoz hurrengo asteko topaketara edo jarri zaitez gurekin harremanetan posta elektronikoa idatzita (
bizilagunakberritxu@gmail.com)».