Urriaren 7ra atzeratu dute VI. Surf Eguna
Artzabal Surf Elkarteak antolatuta zapatuan [irailak 30] egitekoa zen VI. Surf Eguna atzeratu egin dute. Egun horretarako eguraldi txarra iragarrita dagoela eta, Surf Eguna urriaren 7an egitea erabaki dute.
Urriaren 7an, berraz, surf-agaz gozatu eta egun osoko jaian parte hartzeko aukera izango dute Mendexako Karraspio hondartzara hurbiltzen direnek, ume gazte zein nagusi.