2014ko ekainean zendu zen Bitxore Laka Guenaga artista ondarrutarraren omenezko horma irudia egin dute Etxelilako Sorkuntza Artistikorako Tailerrean parte hartu duten herritarrek. Eta arte lana, hain zuzen ere, Ondarroako Kantoipen kokatu zuten joan den asteburuan, Udaltzaingoaren ondoan. Denen begi bistan badago ere,
inaugurazio ekitaldia barikuan [irailak 29] egin zuten, Kantoipen bertan; omenaldi xume bat egin ziote artista ondarrutarrari.
Inaugurazio ekitaldia. Argazkia: Udalbarriak
Ikastaroaren helburua zen sorkuntza artistikoan emakumeen presentzia bermatzea, eta artea horien aldarrikapen eta autonomiarako tresna bilakatzea. Helburu horrekin lotuta, 7 Emakume en movimiento taldeak arte sorkuntza lantzeaz batera herriko emakume artista izandakoari omenaldi txiki bat egiteko proposamena egin zuen.
Herriko emakume kontseiluak proposamena onartu eta ikastaroan parte hartzen zuten 14 herritarrak ekintzabideratzen hasi ziren.
Horma irudiak Lakak diseinatu eta egindako erraldoiak irudikatzen ditu. «Euskal Herri osoan ezaguna den irudia aukeratu dugu Bitxoreri omenaldia egiteko».
Artelanaren egileak Kantoipen, horma irudia osatzen. Argazkia: Udalbarriak.
Azaroan hasi ziren. Deiene Garcia Iragorri eta Nerea Unanua Otxoantesanak gidatuta, azaroan hasi zen ikastaroa. Hasiera batean lau asteko ikastaroa izan behar bazen ere, denboran luzatu egin dela azaldu dute.
Oro har, horma irudia egiteko prozesua «esperientzia polita» izan dela esan dute parte hartzaileek.
HONEKIN LOTUTA: