Kataluniako erreferendumaren aldeko mozioa onartu dute Markina-Xemeingo udalbatza osatzen duten EH Bildu eta EAJ alderdiek Osoko Bilkuran.
Markina-Xemeingo Udalbatza, esteladagaz. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala
Gainera, urriaren 1eko galdeketa bitartean, Udaletxeko balkoian estelada jartzea onartu dute Kataluniako instituzio eta herritarrei babesa adierazteko.
Era berean, gaur [irailak 30], erreferendumari babesa agertzeko Demokrazia: erabakitzeko askatasuna lelopean Gure Esku Dagok, hainbat eragile eta alderdi polikoren babesagaz, Bilbon deitu duen manifestazio nazionalari atxikimendua erakutsi dio Udalak.
Bestalde, elkarretaratzeak egingo dira domekan [urriak 1] herriz herri. Markina-Xemeingoa 13:30ean izango da Arretxinagan.