Adinekoen Abesbatzen Topaketa, Lekeition
Adinekoen Abesbatzen Topaketa egongo da eguenean [urriak 5] Lekeitioko Ikusgarri zine aretoan. Hiru abesbatzek parte hartuko dute: Berriatuko Anaitasunak, Sopelako Lagun-Arteak eta Lekeitioko Eguzki-Loreak. Topaketa 19:00etan hasiko da eta sarrera dohainik izango da.