Belaunaldien arteko topaketa egingo dute Etxebarrian
Adin guztietako jendeak badaukala zer partekatu uste dute Etxebarrian. Hori dela eta, hainbat belaunalditako etxebarritarrak elkartuko dituen topaketa antolatu dute herriko taldeek zapatu [urriak 7] goizerako.
Orokorrean adineka banatutako ekimenak antolatzen direla eta, belaunaldi guztiak batu ahal dituen ekimen bat antolatu nahi izan dute guztien arteko harremana sortu edo sendotzeko. Horrela, 11:00etan jarri dute ordua Olaia aurrean batzeko eta bidegorrira joango dira batzuk bizikletan, eta beste batzuk oinez. Bidegorrian pare bat buelta eman ondoren, frontoira joango dira guztiak batera era askotakojolasetan parte hartzeko.
Batera. Txokor batzen, soka tiran eta beti betikoak diren jokoetan jardungo dutela azaldu dute antolatzaileek. Taldeak, gainera, belaunaldi ezberdinetako partaideekin osatuko dituztela zehaztu dute. Eta topaketagaz amaitzeko hamaiketakoa izango dute.
«Herriko belaunaldi guztiak batzea helburu duen pare bat orduko ekimena izango da. Alkarregaz gauza asko egin dezakegula erakusteko».