Itzal txinatarren bidez istorioak kontatzeko saioa, Uhagonen
Emanaldia bihar izango da, 18:00etan hasita, erakusketa gelan. Gaur Janis Joplini buruzko dokumental musikala proiektatuko dute, 20:30eanItzal txinatarren teknika erabilita, hainbat istorio kontatuko ditu Valeria Gugglietti argentinarrak bihar, 18:00et...
Emanaldia bihar izango da, 18:00etan hasita, erakusketa gelan. Gaur Janis Joplini buruzko dokumental musikala proiektatuko dute, 20:30ean
Itzal txinatarren teknika erabilita, hainbat istorio kontatuko ditu Valeria Gugglietti argentinarrak bihar, 18:00etatik aurrera, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean.Ikuskizunak No toquen mis manos izenburua dauka, eta adin guztietako herritarrei dago zuzenduta. Sarrerak salgai daude, eta 2 euroren truke eskuratu ahal dira.
Emanaldia Uhagoneko erakusketa gelan izango dela eta 45 minutuko iraupena edukiko duela aurreratu dute.
Dokumentala, gaur
Beste alde batetik, gaur, Pintxo-Zine egitasmoaren baitan, Janis Joplin 60ko hamarkadako rock eta blues abeslari ikonikoari buruzko dokumental musikala proiektatuko dute: Janis little girl blue. Proiekzioa 20:30ean izango da.