234 lagun batu ditu Ispasterko Kuadrilla Egunak
Auzo guztietatik etorritako eta adin guztietako 234 pertsona batu ziren zapatuan [urriak 7] bazkaritan, Ispasterren. Eguraldi onak lagunduta kanpoko frontoian ospatu ahal izan zuten XI. Kuadrilla Eguna.
Bazkaria prestatzen zuten bitartean EinGo taldeak girotu zuen goiza, eta herritarrak kantuan eta dantzan aritu ziren. Bazkalostean, berriz, bola eta txapel jaurtiketan jardun zuten ispastertarrek. Bolo Txapelketan Jon Meabe izan zen garailea, IƱaki Amias bigarren eta Xabier Laka hirugarren, eta sari modura izen ematean batutako dirua jaso zuten.
Txapel Jaurtiketa Txapelketan Aitor Madarieta izan zen garailea, beste tiratzaile bategaz berdinketa hautsi ondoren, eta sari bezala txapela eraman zuen.