Asola Berriko
Bittor Astigarraga izan zen nagusi zapatu arratsaldean [urriak 7], Markina-Xemeingo Barinaga auzoko bolatokian ospatu zen
Euskal Herriko 28. Hiru Txirlo Bolo Txapelketako bigarren jardunaldian. Astigarragak Elgetako Sebas Aranzabalegaz eta Iruzubietako Sabin Arriagagaz berdindu zuen, hirurak zazpi txirlo botata. Txirlo bat gutxiago lortu zituzten Asola Berriko Sergio Rodriguezek, Iruzubietako Segundo Pagaegik eta San Miguelgo Xabier Loiolak.
Guztira
47 bolarik parte hartu zuten Barinagako bolatokian jokatutako bigarren jardunaldian. Hirugarren tiraldia
urriaren 21ean izango da
Asola Berrin (Eibar).

Bittor Astigarraga ‘Sumendixa’, eskuman. Argazkia Mikel Urkia Zuloaga