Denboraldiko etxeko lehen porrota jaso du Lointek Gernika Bizkaiak
68-75 galdu du Zaragozako Mann-Filter taldearen kontra. Alicia Devaughn pibot estatubatuarrak debutatu du. Marina Kuzina Bas fitxatu du klubakLointek Gernika Bizkaiak 68-75 galdu zuen Mann-Filter talde zaragozarraren kontra, domeka arratsaldean.Gernika...
68-75 galdu du Zaragozako Mann-Filter taldearen kontra. Alicia Devaughn pibot estatubatuarrak debutatu du. Marina Kuzina Bas fitxatu du klubak
Lointek Gernika Bizkaiak 68-75 galdu zuen Mann-Filter talde zaragozarraren kontra, domeka arratsaldean.Gernika-Lumoko taldeari gutxi falta izan zitzaion denboraldiko bigarren garaipena lortzeko. Lehen zatian ondo aritu zen etxeko taldea, baina hirugarren laurdenean partidua «errematatzea» falta izan zitzaion, eta azken laurdenean Zaragozako taldeak lortutako hirukoak eta Ferrari jokalariaren jarduna eraba- kigarriak izan ziren.
Devaughn taldera etorri berria kantxaratu zuen Mario Lopezek hasierako boskotean, Sutherland, Pina, Gomez eta Alston jokalariekin batera. Hasierako minutuetan bi taldeek hutsegiteak izan zituzten, eta biak ala biak defentsa lanetan nabarmendu ziren.
Partidua hasi eta bost minutura, 4-6ko markagailuagaz zeuden, eta Alstonen hirukoari esker markagailuan aurretik jarri ziren etxekoak. Baina abantailak ez zien askorik iraun; Zaragozako taldeak zortzi puntu jarraian lortu zituen: 7-14.
Orduan, Diez eta Molina kantxaratu zituen Lopezek. Aldaketak eragina eduki zuen, eta markagailuko aldea murriztea lortu zuen Malosteko taldeak (13-14). Era horretan, 15-19ko markagailuagaz amaitu zuten lehen laurdena.
Ferrari geldiarazten
Talde zaragozarraren Ferrarik 10 puntu lortu zituen lehen laurdenean, eta Lointek Gernika Bizkaiaren jokalariek bazekiten hura geldiarazten lan handia izango zutela. Bigarren laurdena hasi eta bi minutu eta erdian, 5 eta 2ko partziala eskuratu zuen etxeko taldeak.
Hurrengo minutuetan ere etxeko taldeak izan zuen partiduaren kontrola, eta batik bat defentsa lan sendoa burutu zuen. Hala, 14-4ko partzialari esker, 28-23 jarri ziren aurretik.
36-28ko markagailuagaz heldu ziren atsedenaldira, eta aldageletatik bueltan, bazirudien Mann-Filter «dena ematera» kantxaratu zela, baina bizitasunak ez zion askorik iraun taldeari, eta, esate baterako, Gomez etxeko jokalariak 7 puntu lortu zituen. Hurrengo minutuetan bi taldeak antzera aritu ziren.
Baina Lointekek markagailuan aurretik jarraitzen zuen. 54-50ko markagailuagaz heldu ziren laugarren eta azken zatira. Etxekoek zaleen bultzada behar zuten garaipena lortzeko, eta horiek ez zieten hutsik egin.
Ferrariren hirukoagaz markagailuan aurretik jarri zen Zaragozako taldea (54-55). Azken minutuak tentsio eta urduritasunez betetakoak izan ziren. Alston eta Pina hirukoak sartzen ahalegindu ziren, baina ez zuten zorterik izan. Hala, 0-10eko partziala lortu zuen Mann-Filterrek. Gero, markagailuko aldea gutxitu zuten etxekoek (60-64), baina azken minutuetan ezin izan zuten aurkaria mendean hartu.
Kuzina Bas eta Devaughn
Gastaminzak eta Caldwellek utzitako behin-behineko hutsunea betetzeko, bi fitxaketa egin ditu klubak azken egunotan. Aurreko astean Alicia Devaughn pibot estatubatuarra heldu zen taldera, eta atzo bertan Marina Kuzina Bas pibot errusiarraren fitxaketaren berri eman du klubak.
Devaughnek domekan jokatu zuen bere lehenengo partidua, eta Kuzina Basek zapatuan Leonen (Gaztela eta Leon, Espainia) Bembibreren kontrako ligako partiduan debutatzea aurreikusi dute. 18:15ean da partidua.