Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira [urriak 19], zapatuan [urriak 14] egingo dute martxa Mutrikun. Egitaraua Minbiziaren Aurkako Elkarteak eta Katxalin elkarteak antolatu dute. Beheko Plazatik Txurruka Plazaraino izango da martxa. Geroago, Txurruka Plazan bularreko minbiziaren irudi den lazo arrosa irudikatuko dute
mosaiko erraldoi batekin. Azkenik, minbizi mota hau jasan duten emakumeen omenez
puxika arrosak askatuko dituzte.
Hala, zapatuan 13:00etan Beheko Plazara joateko deia egin diete herritarrei; 12:00etatik aurrera lazo arrosa txikiak, zapiak eta puxikak banatzen ariko dira. Martxa egin eta gero egingo den mosaikorako, antolatzaileek kamiseta arrosa eramateko eskatu dute.
Kamisetarik ez daukatenek 8 euroren truke erosi ahalko dute bertan. Ekintzan parte hartzeko
aurretiaz izena emateko eskatu dute: 943-20 24 92/943-60 33 78 telefono zenbakietara deituta edo Minbiziaren Aurkako Elkartearen edo turismo bulegoko posta elektronikoetara idatzita (
bajodeba@aecc.es –
turismo@mutriku.net).