Lea-Artibaiko baso paisaia erakusteko ibilaldia egingo dute
Larruskaingo baso batetik oinezko ibilbide gidatua antolatu du Lea-Artibai Landa Garapenerako Alkarteak. Irteera Lea-Artibaiko Europako Ondarearen Jardunaldien baitan dago kokatuta, eta urriaren 21ean egingo da, Baso-paisaia eta haren kudeaketa izenbur...
Aitor Onaindia Basoa Fundazioko mendi-ingeniaria izango da gidaria, eta basoko paisaia osatzen duten zuhaitz espezieak ezagutzeko aukera egongo da. Basoa bera nola kudeatzen duten eta basoa mantentzeko beharginek egiten duten lana erakutsiko ditu gidariak.
Bi orduko irteera
Izena emateko bi aukera daude: leaartibai@leaartibai.org edo urkiola@urkiola.org posta elektronikoetara idatziz, edo 94-620 36 11 telefono zenbakira deituta. Izena eman eta gero zehaztuko dute ibilbidea egiteko elkargunea. Eguraldiak lagunduz gero, 10:00etan hasiko da ekimena, eta bi orduko iraupena edukiko du. Esan dutenez, ibilbidea zailtasun ertain-baxukoa da.